GARA
DONOSTIA

EIT Food partzuergoaren egoitzetako bat Euskal Herrian kokatuko da

EIT Food (European Institute of Innovation & Technology) nazioarteko partzuergoko hegoaldeko nodoaren egoitzetako bat Euskal Herrian kokatuko da. Berrikuntza, ekintzailetza, negozio-sorrera, komunikazio eta hezkuntza alorretan, elikagai-hornidurako kate jasangarri eta lehiakorren sorrera sustatuko du AZTIk zuzenduko duen hegoaldeko nodoak (EIT Food CLC South enpresa). Hala, ekonomia zirkularrean oinarritutako estrategiak gauzatuko dituzte.

1.200 bat milioi euro inbertituko dituzte partzuergoko kideek, eta beste 400 milioi finantzatuko ditu EITk. Lakuak laguntza emango dio ekimen honi Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren esparruan.

Europako ekimen honen egoitza nagusia Belgikan dago eta nodo geografikoak, aldiz, Euskal Herrian, Madrilen, Lovainan, Munichen, Readingen eta Varsovian.