J.L.
Sega

Imaz eta Altzo izan dira nazioarteko erako lehen jardunaldiko azkarrenak

Etxalekun abiatu da aurtengo denboraldia, eta berarekin batera Almitza Elkarteak antolatzen duen Liga ere bai. Hiru jardunaldi izango ditu Ligak, eta, aurreneko honetan, Altzo, gizonezkoetan, eta Imaz, nesketan, izan dira bi onenak.

Emakumezkoetan 7x5eko sailak ebaki behar izan zituzten, eta, nazioarteko eran egin behar izaten den bezala, azkartasuna eta txukuntasuna uztartu behar izan zituzten. Alaitz Imazek, bere lanak minutu eta 19 segundoan amaitu zituen. Atzetik Ainhoa Mazkiaran 13 segundora eta Ainara Otamendi 26 segundora geratu ziren. 

Gizonezkoetan 10x10eko sailak ebaki behar izan zituzten, eta hor onena Altzo izan zen. Zaldibiakoak 3 minutu eta 23 segundo behar izan zituen lan guztiak egiteko. Ez zen alde handirik egon, izan ere, bigarren izan zen Julen Gabirondo lau segundo eskasera sailkatu zen. Podiuma, berriz, Bixente Mitxelenak osatu zuen. Oiartzuarrak irabazlea baino bederatzi segundo gehiago behar izan zituen. Mitxelenarengandik ehuneneko gutxi batzuetara sailkatu zen, laugarren postuan, Mikel Lizartza.

Gaztetxoetan izan ziren saioetan, azkenik, Iñigo Etxabe izan zen azkarrena mutiletan eta Maider Garmendia nesketan.