GARA
ORMAIZTEGI

Irizarren aurrean mobilizatu dira Alconzako langileak

Alconzako langileak mobilizatzen hasi dira, hitzarmen duin baten eta lantegiari Irizar taldearen barruan balioa emango dion industria plan baten alde. Hala, lehenbiziko elkarretaratzea egin zuten atzo Ormaiztegin, Irizarren egoitza nagusiaren aurrean.

Alconza enpresa Berangon dago; makineria elektriko birakaria egiten du, eta 150 behargini ematen die zuzeneko enplegua. Beste 25i aldi baterako lanen enpresen bidez eta seiri azpikontrata bidez.

Alconza Irizar taldearena da, zeinak lantokia 2014an erosi zuen. Errentagarritasunak ez duela beraien baldintzak kaskartzean oinarritu behar adierazi zioten langileek taldeari.