KLIK

Ke-poto, musika, tiro hots eta abarren arteko «entrenamendua»

Munduan barrena, asko dira zaldiak erabiltzen dituzten polizia edota armadak. Sarri, gainera, istiluak gertatzen direnetan ere ibiltzen dira zaldi gainean. Baina nola prestatzen dira animaliak halako egoerei aurre egiteko? Pentsatu al duzue inoiz? Bada, Herbehereetako ohorezko eskoltako kideek, esaterako, hondartza batera eramaten dituzte zaldiak eta han, «entrenamendu» gisa, ke artean eta zarata gogorren artean (musika, tiro hotsak, kanoikadak…) ibiltzera behartzen dituzte. Ez dago oso begi fina eduki beharrik zaldi gajoa sufritzen ari dela ohartzeko.

Argazkia: Koen VAN WEEL | AFP