Andres OSA «SAKONA»
HERRI KIROLAK

Binakako pentatloi txapelketa jokatuko da San Inazio egunez Tolosan

Bihar, uztailaren 31n, gozeko hamaiketan, kirol saio sano bezain entretenigarria ikusi nahi duten zaleentzat Tolosako zezen-plazan izango da aukera. Binakako pentatloi bizia-bizia bihurtzen da eta, ondorioz, ikuskizun benetan atsegina. Protagonistak honakoak izango dira; zazpi bikotek eman dute izena: Txapartegi-Jagoba Otaegi; Arria V.a-Andoni Izeta; Errazkin-Mugerza; Zaldua-Zelai; Oussman Drame-B. Amade; eta Kañamares-Urrutia. A zer nolako bikoteak! Batzuk ia kirol guztietan ongi dabiltzanak.

Aipatu bikoteen lana honako hau izango da: harri jasotzen orotara 40 jasoaldi egin. Giza proban lau plaza eta bikote bakoitzak bi plaza bete beharko ditu. Aizkoran lau kana-erdiko. Txinga eroaten zortzi plaza bikotekide bakoitzak lau eta Korrika lau kilometro. Arreta bizi bizi mantentzeko moduko lana.