GARA
MITILENE

Greziako Polizia errefuxiatuak Moria II-ra eramaten hasi da

Greziako Polizia suteek guztiz suntsitutako Moriako kanpamentuaren inguruan dauden milaka errefuxiatuak kanpamentu berrira indarrez eramaten hasi zen atzo. Lesbosen bertan daude oraindik amaitu gabeko instalazio berriak.

Suak erretako Moriako kanpamentutik ihes egin eta inguruko errepideetan zeuden errefuxiatuak eta etorkinak instalazio berrietara eramateko operazioa hasi zuen atzo Greziako Poliziak.

Goizeko zortziak aldera, ehunka poliziak Moriako suteen ondoren bat-batean eratu zen kanpamenturako errepidea moztu zuten. Bertakoak esnarazi, eskuorriak banatu eta egoitza berrira eramaten zituzten. Sarrarazi aurretik koronabirusaren testa egin zieten.

Bezperan, gauez, dozenaka emakumezko polizia iritsi ziren uhartera emakumeei eta haurrei kanpamentu berriaren «onurak azaltzera».

Lehen bi orduetan, Poliziak 450 pertsona atzeman eta Kara Tepeko kanpamentura eraman zituen. Horietatik 250 jadanik barruan zeuden.

Lesboseko Poliziaren bozeramaileak operazioan «inolako» istilurik ez zela egon esan zuen. Munduko Medikuak eta Mugarik Gabeko Medikuak (MSF) erakundeek hala baieztatu zuten. «Dena bakean egin da, momentuz», onartu zuen bertan lan humanitarioa egiten ari den Gerhard Trabert medikuak.

Hala ere, MSFk salatu zuenez, lehen orduetan Poliziak ez zien uzten errefuxiatuei GKEak martxan jarri duen klinika berrira sartzen. «Azkenean, utzi diete eta jende mugimenduak jarraitzen du. Egoera ez gaiztotzea espero dugu, baina oso larria da operazio hasieran gure osasun laguntza eten izana», gaitzetsi zuen MSFk.

Azken egunetan urgentziazko erditzeak egon dira eta errefuxiatu askok osasun arazoak dituzte eta egunero behar dute mediku arreta.

Poliziak operazioarekin jarraituko du kale gorrian geratu diren 13.000 pertsona Kara Tepen sartu arte. Gehienek Moria eta Mitilene batzen dituen errepidearen bazterretan eta supermerkatuen parkingetan igaro dituzte azken egunak.

Joan den asteazkenerako 1.800 kanpamentu berrian zeuden, amore eman eta gero. UNHCR Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Goi Mandatariak 600 karpa zabaldu ditu eta jada 80 komun jarri dituzte. Halere, momentuz instalazioetan 3.600 pertsonarentzako tokia dago.

Bertako komunikabideek azaldu dutenez, Suitzako Gobernuak 10.000 pertsonarentzako ur-hornidura ziurtatzeko kanalizazioak egiteko material guztia helarazi du. Morian ez zegoen inolako kanalizaziorik.

Hala ere, instalazio berrien gaitasuna 5.000 pertsonakoa izango da. Morian zegoen jende pilaketa errepikatuko al da Kara Tepen?

Bruselas da por muerto el reglamento migratorio de Dublín

«Puedo anunciar que vamos a abolir el reglamento de Dublín y reemplazarlo por un nuevo sistema europeo de gobernanza de las migraciones (…) Habrá un nuevo mecanismo fuerte de solidaridad», anunció al final del discurso del Estado de la UE Ursula von der Leyen, la presidenta de la Comisión Europea de Bruselas.

Von der Leyen hizo el anuncio una semana antes de la presentación de la esperada reforma migratoria.

Un día después, el ministro griego adjunto de Migraciones, Giorgos Koumoutsakos, insistió en que el reglamento de Dublín «ha fracasado y debe cambiar».

El reglamento Dublin III, en vigor desde 2013, es un acuerdo entre los miembros de la UE, además de Suiza, Islandia, Noruega y Liechtenstein, y estipula que la responsabilidad del examen de la demanda de asilo de un refugiado incumbe al primer país de entrada en Europa.

Así, si un migrante que pasó por Grecia llega al Estado francés, este último no está, en teoría, obligado a registrar su demanda y puede ser devuelto al primer país europeo al que llegó. De esta manera, los países en primera línea de llegada de migrantes (Grecia, Malta, Italia y Estado español) sufren un gran agravio.

Koumoutsakos señaló que «hay una conciencia general en Europa de que debemos alejarnos de la herencia» del reglamento de Dublín, que ya quedó en evidencia durante la crisis tras la oleada de refugiados en 2015.

El responsable griego asume que las negociaciones serán «complicadas y difíciles» porque «los intereses de los países miembros no son los mismos».

«Los nuestros son muy distintos respecto a los de los países de Visegrado (Polonia, Hungría, República Checa y Eslovaquia) pero exigimos una solidaridad real y un reparto justo de la carga» migratoria, advirtió.D.L.