Jon ORMAZABAL
BAIKOKO PROFESIONAL GEHIENEK PLANTO EGIN DUTE

Frontisarekin talka egiteaz gogaituta, 12 greba egun deitu dituzte

Pilota frontisera itzultzea izan ohi da euren jardunaren zeregin nagusietako bat, baina euren ogibidean aurkitu duten paretak «egoera jasangaitza» bihurtu duela eta, 12 eguneko greba egingo dute Baikoko pilotari gehienek.

Baikoko pilotari plantillaren gehiengo zabala osatzen duen pilotari taldearen eta enpresaren arteko soka horrenbeste tenkatu da azken asteetan, azkenean hautsi egin dela: esku pilota profesionalak historiako lehen greba izango du urriaren 9an hasi eta hilabeteko asteburu guztietan –jaialdiak izaten diren ostiraletan, larunbatetan eta igandeetan–. Horrek esan nahi du, Binakako Txapelketako finalerdiak eta finala –Agirre-Albisuk jokatu beharreko partidak bai behintzat–, kolokan leudekeela, baita jarraian hasiko litzatekeen Buruz Burukoa ere.

«Bost dira gure aldarrikapen nagusiak: Eskiroz, Victor, Laso eta Mariezkurrena pilotarien kontratuen berritzeen inguruko negoziazioak berrartu eta fede onez eta mehatxu gabe aurrera eramatea; gutxieneko lan baldintzak arautuko dituen enpresa hitzarmen bat lortzea, gaur egun enpresan indarrean dagoen barne-araubidea bertan behera geratzea eta pilotariekiko gardentasun ekonomikoa», dio Andoni Aretxabaletak, euskaraz, eta Mikel Larunbek, gazteleraz, irakurritako dokumentuak.

Akordiorako borondatea

Irailaren 15ean Tolosako Beotibarren publiko egin zuten dokumentuan agertu bezala, pilotariek akordio batera heltzeko borondatea agertu zuten: «urrian zehar frontoietan pilota partidez gozatu ahal izatea edo ez, enpresaren borondateak baldintzatuko du».

«Gu bide horretan gaude, ekainetik. Ez gara mundu paralelo batean bizi, badakigu zein den egoera ekonomikoa. Norbaitek uste du denok ikusten dugun egoera honetan, gu greba egiteko bidean bagaude, kapritxoagatik dela? Greba egiteko prest bagaude, arrazoi oso sendoak ditugulako da», azaldu zuen bozeramaile lanetan aritu zen Ibai Zabalak.

Berriztarrak argitu zuenez, taldeko pilotariak ez daude prest Baikoren esanetan «enpresako langileen %57k» jada onartutako lanaldiaren eta soldaten %20eko murriztapena onartzeko. «Gu gardentasun ekonomikoa eskatzen ari gara, hau da, erakuts iezadazu zein den zure egoera ekonomikoa. Nik ulertuko zaitut, baina erakuts iezadazu. Zergatik jaitsi %20 eta ez %15, %12 edo %30? Zein da %20 horren arrazoia? Ondo azaltzen badiguzu, prest gaude onartzeko. Gu gara enpresa ondo joateren lehen interesatuak. Enpresa gaizki badoa, guretzat ere gaizki joango da», azaldu zuen.

«Mehatxupeko berritzeak»

Kolektiboaren parte diren Jon Alberdi eta Asier Agirre dira %20 hori jada sinatu duten pilotarietako bi, agerraldian salatu zutenez, «mehatxupeko berritzeak negoziatuta. Kontratua galtzearekin mehatxu egin diete %20ko soldata jaitsiera onartu eta enpresa egoera ekonomiko larrian dela idatziz onartu ezean». Gaineratu zutenez, «pozten gara euren kontratuak sinatu izanagatik, baina enpresak izandako borondatea zalantzan jartzen dugu. Zuk pilotari bati diru horregatik berritzeko prest zaudela esaten badiozu, baina esandakoa sinatzen ez badu, ‘ez duzu berritzerik izango eta ez duzu sekula gehiago profesionaletan jokatuko’ gehitzen badiozu, uste dut akordioetara heltzeko asmo askorik ez dagoela».

Agerraldiaren beste zati handi batean, pilotariek bezperan Joserra Garaik esandakoei zenbait zehaztapen egin zizkieten. Esaterako, astelehenean izatekoak diren bilera horretarako, ordu eta leku zehatzik ez zutela prentsaurrekoa emateko orduan. Era berean, goitik behera gezurtatu zuten enpresak ez duela euren eskakizunen berri. Burofaxak igorri dizkiotela baieztatu zuten, baita Eskirozen kontratu ez berritzearen ondoren enpresarekin izandako bilera batean Ibai Zabalak eskakizunak bertatik bertara azaldu zituela ere.

Haserre eta harrituta ere agertu zen berriztarra enpresako kudeatzaileak, formakuntza prozesuan ez dauden pilotarien soldaten batezbestekoa urteko 91.337 eurokoa dela esan izanarekin. «Telebistan hori entzuterakoan, aulkitik altxa nintzen. Mobilizazioetan parte hartuko dugun pilotarien soldataren batezbestekoa kopuru horren erdia da». Soldaten murriztea proportzionala izango ez dela ere gaineratu zuen. «Denok etxean jaso dugun proposamena %20koa da».

Mariezkurrena eta Lasok proposamenak ez onartzeko ezkutuko zein arrazoi dagoen galderari beste batekin erantzun zion Zabalak: «Zergatik pilotari gazte batek ez du nire kontratua sinatu? Hori ez du planteatu?».

Las federaciones abogan por un acuerdo y solicitan un convenio

La Federación Vasca de pelota, junto a la alavesa y la guipuzcoana, con la notable ausencia de la vizcaina, mostró ayer, mediante un comunicado, su «preocupación» por la situación actual de la pelota vasca en general.

En la nota recuerdan que, actualmente, «no tenemos relación ninguna (licencias, derechos de formación, jueces, programas de desarrollo para la pelota vasca…) con las empresas de pelota a mano profesional», y han decido señalar que, «en los últimos años la Federación de Pelota Vasca de Euskadi, junto con las tres Federaciones territoriales, ha ofrecido en diferentes ocasiones una propuesta de colaboración a la Liga de Empresas de Pelota a Mano sin recibir respuesta alguna».

Según explican «esta propuesta tenía como objetivo formar un grupo de trabajo entre ambas entidades, para realizar un análisis de la situación y una vez definido llevar a cabo un plan de acción conjunto».

Los entes federativos tienen claro que no pueden incidir en el problema generado entre Baiko y parte de su plantilla, pero ven que «el mal ambiente generado por este problema, solamente genera pérdida a la pelota de base y al mundo de la pelota en general». Es por ello que solicitan a las empresas «que hagan el esfuerzo de reconducir el problema entre la empresa y los trabajadores» y «materializar, a través de un convenio, la propuesta de colaboración realizada en los últimos años, con el objetivo de que todos los agentes trabajen en la misma dirección».

«Esta situación no beneficia a nadie (ni a empresa, ni a pelotaris, ni a clubes de pelota, ni a aficionados a la pelota…) y si no actuamos con sentido común, las consecuencias que sufrirá nuestro deporte, el cual no está en su mejor momento, serán muy duras. Por ello, haremos todo lo que esté en nuestras manos para reconducir esta situación» añaden para acabar. J.O.