Oihane LARRETXEA
DONOSTIA
SAREK ANTOLATUTAKO EKIMENA

«Presoak etxera ekarri arte ez dugu etsiko», Sareren mezu irmoa

Milaka lagunek parte hartu zuten atzo Sarek deitutako ekimenetan. Joseba Azkarragak Donostian egindako ekitaldian parte hartu zuen. Bertan azaldu zuenez, «orain arte eman diren urratsak guretzat adabakiak baino ez dira». «Presoak etxera ekarri arte, bai, ondo esan dut, etxera ekarri arte ez dugu etsiko!», nabarmendu zuen.

Eguraldi txarrak zapuztu egin zuen Euskal Herriko 650 mendi igotzeko Sarek, herriz herri sustraitu den laguntzarekin batera, atzoko antolatuta zuen ekimena. Eguraldi txarrak, ordea, ez zuen ekimenaren atzean dagoen auzolana eta indar metaketa zapuztu eta euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko beste ekimen bat antolatu zuen sare herritarrak.

Mendien ekimena maiatzaren 8ra atzeratu da, eta atzo beste ekimen bat egin zuen sare herritarrak: herrietako plazetan, nork bere etxean, lagunartean zein familian, Izan Bidea ekimenarekin bat egiten duen orok argazkia egin eta Sarek preseski jarritako telefonora bidaltzea, edo zuzenean sare sozialetara igotzea #IzanBidea traolarekin.

«Tontorretan irudikatu nahi genuen marea urdina herriz herri eta sarean irudika dezagun», nabarmendu zuen Joseba Azkarragak Sareren izenean.

«Beste behin ere, preso eta iheslariak bizi duten egoerari aterabidea eman behar zaiola adierazteko mobilizatzeko prest agertu da euskal jendartea, eta horrek egiten ari garen lana norabide egokian egiten ari garela eta behar-beharrezkoa dela erakusten digu», adierazi zuen Sareren izenean Bego Atxak.

Manifestazioa, urriaren 24an

Euskal Herriko mendi tontorretan atzo zabaltzekoa zen aldarria Donostiako kaleetan berretsiko da datorren urriaren 24an, Sarek iragarri zuenez, manifestazio bat antolatu baitu. «Norabide berean urratsak ematen jarraitzeko asmoa dugu, aurrera egin nahi dugulako. Donostian elkartuko gara mosaiko erraldoi bat osatzeko Kontxako hondartzan».

«Mundu osoari», baina bereziki frantziar zein espainiar estatuei gogorarazi nahi diote Euskal Herrian konponbidearen zain jarraitzen dugula. Euskal presoen %85 etxetik 650 kilometrora baino gehiagora daude, motxiladun umeak ehun baino gehiago dira, larriki gaixo diren presoek kartzelan segitzen dute, emakume gehienak bakartuta daude eta lehen gradutik ez dituzte mugitzen preso ia guztiak.

«Orain arte eman diren urratsak guretzat adabakiak baino ez dira. Presoak etxera ekarri arte, bai, ondo esan dut, etxera ekarri arte ez dugu etsiko!», baieztatu zuen Azkarragak.

Ni comunicaciones ni salidas en la cárcel de Soto del Real

La Secretaría General de Instituciones Penitenciarias, dependiente del Ministerio del Interior, ha acordado nuevas medidas contra el covid-19 en la cárcel de Soto del Real, que suma ya 32 positivos. En esa prisión madrileña se encuentran Marixol Iparragirre, Jurdan Martitegi y Raul Fuentes.

Las medidas adoptadas, que tendrá una vigencia inicial de dos semanas, implican la suspensión de todas las comunicaciones, ordinarias y especiales; y de todas las salidas de permiso, salvo por causa de fuerza mayor, situación de necesidad, por razones judiciales o sanitarias imprescindibles.

Funcionarios advierten de que hay 32 casos de covid oficiales, pero «oficiosos son el doble».GARA