GARA
ALAVÉS

Bide ona berrartu nahi dute babazorroek gaur gauean

Alaves eta Valentzia aurrez aurre arituko dira gaur gauean Mendizorrotzan. Bi taldeek bide ona hartu zutela dirudi nazioarteko geldialdia baino lehen, eta bide horri eusteko aukera bikaina dute.

Gasteiztarrak denboraldiko momenturik onenean zeuden geldialdiaren aurretik: hiru partida zeramatzaten galdu gabe eta bi berdinketa lortu zituzten jokalari bat gutxiagorekin Bartzelonaren eta Levanteren aurka.

Valentzia antzera dabil: azken jardunaldian Real Madrilen aurka irabazi zuen eta horrek kemena eman zion Javi Gracia nafarrak gidatzen duen taldeari.

Valentziako entrenatzaileak duda handia du Maxi Gomez aurrelari uruguaitarrarekin, arazo fisikoekin baitabil.

Pablo Machin Alaveseko entrenatzaileak, aldiz, talde osoa entrenatu ahal izan du egun hauetan, baina Pere Pons, Edgar Mendez eta Burguik ezin dute jokatu.

Martin Agirregabiria eskuin hegalean jarriko du, ziur asko, Machinek, Tomas Tavaresek ezin izan baita apenas entrenatu bere selekzioarekin aritu eta gero. Aurrean, Joselu Mato eta 8 hilabeteren ondoren gola sartu zuen Lucas Perez arituko dira.