BEGIRADA

Irlandaren banaketatik 100 urte

Ehun urte bete dira gaur Britaniar Inperioak 1921eko maiatzaren 3an Irlanda banatu zuenetik. Mendaurrena une izugarri nahasi batean heldu da. Brexitaren Protokoloaren aplikazioak uharte osoa merkatu bakarraren barruan utzi du eta unionistak haserretu ditu. Errepublikanoek, ordea, gero eta gertuago ikusten dute Irlanda batzeko erreferenduma eta banaketaren amaiera.