BEGIRADA

Armen xarma boteretsua

Aste honetan, Moskutik gertu, MAKS-2021 erakustazoka aeroespaziala dago martxan. Ezbairik gabe, armek eta borrokarako hegazkinek erakarri dute gehien bisitarien eta nazioarteko ordezkaritzen arreta, nahiz eta bertan ez duten askorik erakutsi. Irudian Sukhoiren prototipoa ikus daiteke; belaunaldi berriko ezkutuko borroka-hegazkina da eta “Xake-mate” izen esanguratsua jarri diote.