Testua: Joseba SALBADOR

Udako azken txanpan sartuta

Abuztua amaitzera doa eta udako ekitaldiak ere azken txanpan sartu dira. Hala ere, asteburu honetan eta baita datorren astean ere, kultur eskaintza zabala izango da Euskal Herriko herri askotan, tartean jaiak ospatu behar lituzketen herrietan: Lekeitio, Plentzia eta Erandio, Bizkaian; eta Berriozar edo Irunberri, Nafarroan, beste askoren artean.

Lekeitio da irail hasieran San Antolin festak ospatu beharko lituzkeen herrietako bat. Aurten, bigarren urtez, ez da festarik izango, ezta Antzara Egunik ere, eta Udal arduradunek argi utzi nahi izan dute aurten jaiak ez direla ospatuko, «ezta ez-jaiak ere». Hortaz, irailaren 1etik 5era bitartean ez da inolako ekintzarik antolatuko; hau da, «ekintzarik gabeko egunak izango dira, herriaren osasun ona bermatzeko asmoz».

Hala eta guztiz ere, ondorengo egunotarako hainbat kultur ekitaldi antolatu da; horien artean, gaur dantza suelto txapelketa, astelehenean bertso saioa eta asteartean umeentzako antzerkia. Egitarauak, esan bezala, etenaldia izango du datorren asteburuan, eta irailaren 10ean itzuliko da Eñaut Elorrieta eta Idoia Asurmendiren kontzertuarekin. Azkenik, irailaren 24an, Ruper Ordorikaren txanda izango da.

Dantza Solte Txapelketa gaur arratsaldeko zazpietan izango da Abaroa jauregiko lorategian, bigarren urtez jarraian. Sarrera doakoa izango da, baina gonbidapenak hartu beharko dira gaur goizez kultur etxean eta arratsaldez Abaroa jauregian bertan (gehienez lau sarrera pertsonako).

Bertan 16 urtetik gorako hamabi bikote arituko dira lehian, honako herrietakoak: Azpeitia, Azkoitia, Bergara, Lezo, Oiartzun eta Sopela. Bikoteek zortzi pausoko fandangoa eta arin-arina dantzatu beharko dute, trikitilariek lagunduta, eta nahitaezkoa izango da usadiozko jantzia eramatea.

Epaimahaiak pausoak, goialdearen mugimendua, alderdi artistikoa eta melodia-erritmoa izango ditu kontuan. Bikote irabazleak 300 euro, txapela, zapia eta trofeoa eskuratuko ditu; bigarren bikoteak, 250 euro eta trofeoa, eta hirugarrenak, 200 euro eta trofeoa.

Bertso saioa Plentzian

Jaiak ospatu beharko lituzkeen beste herrietako bat da Plentzia. Hor ere ez da jairik ospatuko aurten, baina Udalak, Jai Batzordearen eta herriko hainbat gizarte-eragilerekin elkarlanean, egitarau zabala prestatu du, abuztuan ere kulturaz modu seguruan gozatzen jarraitzeko.

Horrela, gaur arrastiko zortzietan Taberna Ibiltariaren emanaldia izango da elizako plazan. Ekitaldi honen sarrera librea izango da leku guztiak bete arte, edukiera mugatua delako.

Bihar, larunbata, bertsolarien txanda izango da leku eta ordu berean: Unai Iturriaga, Onintza Enbeita, Eneko Abasolo «Abarkas» eta Maialen Lujanbio. Hemen ere sarrera librea izango da leku guztiak bete arte.

Horrekin batera, Artearen Ibilbidea izeneko erakusketa zabalik egongo da abuztuaren 30era bitartean Astillero aretoan. BBK-k eta Bilboko Arte Ederren Museoak antolatutako ekimen hau museoaren bildumako maisulanetan oinarritutako dibulgazio artistikoa egiteko proposamena da.

Plentziara hurbiltzen diren bisitariek urtero izan ohi dituzten aparkatzeko arazoak konpontzeko, Udalak 80 ibilgailurentzako aparkalekua prestatu du udal futbol-zelaiaren ondoan. Aparkatzea dohainik izango da eta erabiltzaileek espaloia izango dute herrira hurbiltzeko.

Erandion, bestalde, Udalak eta jai-batzordeek jai-egitaraua adostu dute; hori bai, txupinazorik, jendetzarik eta berbenarik gabe, osasun egoerara egokitutako ekitaldiak izango baitira. Aitzitik, jolas eta kultur arloko jarduerak antolatu dira, eta covidaren aurkako neurriak betez ospatuko dira. Horrela, bihar San Agustin jai eguna izango da Altzagan eta asteburu guztian barrakak izango dira txikienentzat.

Irailerako, bestalde, Erandioko Gautxoriak elkarteak “Eureka Domeka” kultur zikloa antolatu du herriko bizitza eta euskara biziarazteko helburuarekin. Ekitaldi guztiak igande arratsaldeko seietan izango dira malekoian. Berezitasunen artean, «uretatik lurrera» egingo den bertso saioa nabarmendu dute antolatzaileek; izan ere, bertsolariak gasolinoan sartuta arituko dira kantuan, eta ikusleak, berriz, ibaiertzean.

Bizkaiko kostaldeko beste herri batzuetan ere aurrera jarraitzen dute kultur emanaldiek. Ondarroan, esaterako, Berdinki Zirkuaren emanaldia izango da gaur arratsaldeko zazpietan frontoian; bihar, aizkolari eta harri-jasotzaile txapelketak, eta igandean, Shakti Olaizolaren “Baldin bada” ikuskizuna, leku eta ordu berean.

Berriozar eta Irunberri

Nafarroan ere hainbat eta hainbat herri dira aurten bigarren aldiz jaiak ospatu ezinik geratu direnak. Berriozarko Udalak aurten ere ez duela jai-ekitaldirik antolatuko adierazi du, baina giza harremanen garrantziaz jabetuta, Udaleko Kultur sailak, iaz bezala, hainbat jarduera biltzen dituen programazioa antolatu du abuztu eta irailerako, herriko kultur taldeen parte hartzearekin.

Horrela, gaur arratsaldeko zazpietan bertsolariak izango dira Euskal Herria plazan: Sustrai Colina, Ane Labaka, Andoni Egaña eta Erika Lagoma. Bihar eguerdiko hamabietan Eguzki plazan “Turistreando” antzerki emanaldia izango da Trapu Zaharrak taldearen eskutik eta iluntzeko zortzietan, toki berean, Alfredo eta Iker Piedrafita musikarien emanaldia. Azkenik, igandean “Nada en su lugar” haur ikuskizuna izango da 20.00etan Euskal Herria plazan.

Era berean, irailaren 2tik 13ra bitartean, haurrentzako feriak izango dira Musika Eskolako aparkalekuan eta segurtasun-arau guztiak betez.

Irunberrin, bestalde, abuztuaren 30etik irailaren 4ra ospatu behar lituzketen San Ramon jaiak ez dira izango osasun egoerak behartuta. Uda osoan zehar antolatu diren kultur ekitaldiek ere etenaldia izango dute eta bi ekitaldi bakarrik antolatu dira egun horietarako. Alde batetik, irailaren 1etik 3ra bizikleta eta patineteen mantentzerako ikastaroa antolatu du Udalak, eta irailaren 30era arte indusketa arkeologikoak egingo dira San Gregorio dorrean.

Donostia conmemorará el incendio de 1813 con actos en pequeño formato

Donostia ha organizado un amplio programa de actos para conmemorar el incendio y el posterior pillaje que sufrió la ciudad el 31 de agosto de 1813 por parte de las tropas inglesas del Duque de Wellington, que atacaron a la guarnición francesa que se refugió en la ciudad mientras las tropas napoleónicas se replegaban hacia el norte del Bidasoa.

Pese a que esta vez, por segundo año consecutivo, tampoco se organizará la representación dramatizada de años anteriores, ni tampoco el apagón de luces en la calle 31 de agosto –la única que se libró del incendio–, sí se han organizado una serie de actos, en pequeño formato y en interiores, para recordar los graves sucesos de aquel año.

En el programa, que se desarrolla entre los días 26 y 31 de agosto, destaca la proyección en 3D del documental "Donostia 1813", un viaje virtual por las calles de la Donostia anterior al incendio, hoy y mañana a las 17.30, 18.30 y 19.30 en la sala de conferencias de Donostia Kultura de la calle San Jerónimo.

Junto a ello, se han organizado dos conferencias en torno a lo que fuera la ciudad antes de su destrucción (el lunes y el martes a las 19.00 en el mismo lugar).

Los actos del día 31 consisten en una misa solemne en la iglesia de San Vicente con participación del coro Easo Araoz Gazte Abesbatza, la banda municipal de txistularis, dantzaris y el organista Josu Elberdin.

A las 12.30 horas se realizará una ofrenda floral y a las 20.30 comenzará en la iglesia de San Vicente el concierto en conmemoración de los sucesos de 1813, con la participación de los coros Easo, Santa Cecilia y Gaztelupe, la Banda Municipal de Txistularis, los dantzaris Aiert Beobide e Irati Sorondo, el organista Oscar Candendo y el recitador Andoni Aleman. Una hora más tarde habrá un repique de campanas en las iglesias del centro de la ciudad.

En todas las actividades organizadas se controlará el acceso del público hasta completar el aforo y será obligatoria la utilización de la mascarilla.