KLIK

Mahats-biltze nudista antolatu du Grândolako upategi batek

Jakintza eta lanerako gogoa. Horiek, batik bat. Eta tresneria egokia, jakina: guraizeak, saskia... Mahats-biltzen aritzeko gauza gutxi gehiago behar dela erakutsi dute Grândolako (Alentejo eskualdean, Portugalgo hego-mendebaldean) mahasti honetan. Ardogintzak tradizio handia duen eskualde horretako Herdade Canal Caveira upategiak mahats-bilketa nudista antolatu berri du eta taldetxo bat gogotsu aritu da biluzik beharrean.

Argazkia: Patricia DE MELO MOREIRA | AFP