BEGIRADA

Arrain handiak arrain txikia jaten du

Ibrahimek arpoiarekin arrantzatzen du Dakarko kostan. Tokiko gainontzeko arrantzale txikiak bezala, 2.500 CFA franko irabaztera irits daiteke arrain kilo bakoitzeko, hau da, 3,8 euro. Baina Senegalgo kostaldean hedatu den arrantza industrialaren eta uraren beroketaren ondorioz, Ibrahim bezalako arrantzaleek gero eta denbora gehiago eman behar dute lanean, gero eta urrunago eta sakonago murgildu beharra dute uretan tamaina bereko arrainak harrapatzeko.