BEGIRADA

Klima aldaketa borroka esparru bat da

Josu Jon Imazen azken adierazpenek garbi utzi dute: klima larrialdiari aurre egiteko hartu beharreko neurriak ezin dira ohiko klase politikoaren eta enpresa handien esku utzi, haien lehentasuna ez baita klima krisia, enpresa interesak, alderdi interesak, interes geopolitikoak edota pertsonalak baizik. Interes orokorra gailenduko bada, herritarren presioari esker izango da. Irudian, atzo Stockholmen Fridays for Future mugimenduak eginiko klimaren aldeko mobilizazioa.