LAB
BEGIRADA

Lan-baldintza duinak Aldundiaren ardura ere badira

Gipuzkoako Foru Aldundiko garbitzaileek mobilizazioa egin zuten atzo Donostian ELA, LAB, ESK, CCOO eta UGTk deituta, «benetako negoziazioa» eskatzeko. 2021etik iraungita duten hitzarmena berritzeko eskatu zuten, eta azken urteetan erosahalmenean galera handia metatu dutela salatu zuten. Hala ere, patronalak ez du benetako eskaintza egin eta negoziazioa guztiz blokeatuta dago. Ohi bezala, enpresak Administrazioaren atzean ezkutatu dira eta garbitzaileek Aldundiari dagokion erantzukizuna har dezala eskatu zioten.