Inoizko ediziorik menditsuena izango da
Emakumezkoen Euskal Herriko Itzuliaren 3. edizioa maiatzaren 10etik 12ra bitartean lehiatuko da, bederatzi mendate puntuagarriz.

Emakumezkoen Euskal Herriko Itzuliak hirugarren edizioa izango du aurten. Atzo aurkeztu zuten ibilbidea. Antolatzaileen hitzetan, inoizko menditsuena izango da, bederatzi mendate puntuagarri baitaude, hiru etapetan banatuta: lehen kategoriako bat, bigarren kategoriako bi eta hirugarren kategoriako sei. Nazioarteko egutegian egonkortu den lasterketa dela iritzi dute antolatzaileek.
Maiatzaren 10etik 12ra bitartean lehiatuko da eta, ohi bezala, azken etapak, igandekoak, Donostiako Klasikoaren ibilbidea izango du (114,9 km). Gainerako bi etapak, bestalde, Gasteiz-Elgoibar (140 km) eta Basauri-Basauri (104 km) izango dira. Orotara, 358,9 kilometro izango ditu lasterketak.
Lehen etapa, ostiralekoa (maiatzaren 10ean), goizeko 9.30ean hasiko da Gasteizen eta Elgoibarren bukatuko da. Edizio honetako ibilbiderik luzeena eta desnibel metatu handiena izango duen etapa da. Mendate puntuagarriak hiru besterik ez dira izango, baina igoera eta jaitsiera ugari edukiko ditu.
Bigarrena, Basauri-Basauri, 10.45ean hasiko da eta ziurrenik etapa kitzikagarriena izango da. Hiru mendate puntuagarri eta amaieran hainbat igoera eta jaitsiera etorriko dira, etapa nork irabaziko duen ebatziko dutenak.
Eta azkena, erabakigarriena, Donostiako Klasikoa simulatuko duena, maiatzaren 12an, 10.02an abiatuko da. Mendateei dagokienez, Lezotik Jaizkibelera igoko da, eta, bukatzeko, Murgileko hormatik gora egingo du Mendizorrotzeraino.

Llamada a articular una narrativa desde la izquierda para confrontar

«La necesidad económica no puede ser el único pilar para la convivencia»

EH Bildu cierra su Congreso con la ambición de avanzar para ser Estado

Suerte desigual para los cineastas vascos en unos Goya desconcertantes
