GARA DONOSTIA

Euskoari buruzko hitzaldia izanen da bihar Donostian

Euskoari buruzko hitzaldia antolatu dute biharko Donostiako Udaleko Lankidetza atalak, Cristina Enea Fundazioak, Bagera Elkarteak eta 2016 Bulegoak elkarlanean. Urtarrilean martxan jarritako Ipar Euskal Herriko tokiko monetari buruzko ekitaldia 19.00etan izanen da, lehengo suhiltzaileen egoitzan, Easo kalean.

Euskal Moneta elkarteak sustatutako txanpona alternatiboa eta euroaren osagarria da, eta ez du konkurrentzia eta aberasteko tresna izan nahi, tokiko diru euskaldun, ekologiko eta soziala baizik.

Argitzen dutenez, ez dute diru tradizionala ordeztu edo desagerrarazi nahi, honek garatu ezin dituen alde sozial positiboak garatzea baizik. Zirkuitu motz batean geratzen den eta kanpora ateratzen ez den trukea egiteko tresna bat da, tokiko garapena dakarrena.