SARIA

Aguirre Sorondorentzat Manuel Lekuona saria

Eusko Ikaskuntzaren 2014ko Manuel Lekuona saria Antxon Aguirre Sorondo (Donostia 1946-2014) etnografo gipuzkoarrak jasoko du, hil ondoren. 1983an sortu zenetik aurreneko aldiz, saria emateko, Euskal Komunitate Globalaren iritzia jaso du, milaka lagunen partaidetza izan duen bozketa ireki baten bitartez. Epaimahai instituzional batek ere parte hartu du erabakitze prozesuan.