GAUR8

“Sagardoak elkartzen gaitu”, sagardorentzat eta bertsoarentzat plaza partekatua

Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak, Bertsozale Elkarteak eta Musika Bulegoak elkarlanean antolatu dute “Sagardoak elkartzen gaitu” ekimena. Eskaintza bateratua prestatu dute uda aitipiko honetarako.

Gaur goizeko aurkezpena
Gaur goizeko aurkezpena

«Sagardoa eta bertsolaritza betidanik egon dira lotuta». Halaxe nabarmendu du Bertsozale Elkarteko Oier Iurramendik gaur goizeko aurkezpenean. Astigarragako Astarbe sagardotegian aurkeztu dute “Sagardoak elkartzen gaitu” ekimena. Bertsogintzaren eta sagardogintzaren arteko harreman hori aspalditik dator eta urteen joanean bilakaera izan duen arren, aurtengo uda bereziak harreman hori gehiago estutzera bultzatu du. Bide horretan Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak, Bertsozale Elkarteak eta Musika Bulegoak elkarlanean “Sagardoak elkartzen gaitu” ekimena antolatu dute.

Bertsoarentzat plaza arrarotu egin du koronabirusak, mugatu bai behinik behin. Eta bistan denez sagardotegientzat ere ez du berri onik ekarri osasun larrialdiak. Hartara, ahultasunetik indarra atera, elkartu eta eskaintza berezia egitea erabaki dute.

Guztira bost saio

Eskaintza ederra izango dute Gipuzkoako hainbat sagardotegik ekimen honen eskutik: guztira, bost saio izango dira, eta horietako bi bertso otordutarako txartelak jada eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Uztailaren 15ean izango da lehena, Adunako Aburuza sagardotegian.Eli Pagola eta Unai Mendizabal arituko dira bertsotan eta Aitor Mendiluze gaiak jartzen arituko da. 20:30etan hasiko da saioa. Bigarrena, uztailaren 24an izango da, Astigarragako Astarbe sagardotegian. 18:30etan hasita eskainiko da mokadua eta bertso saioa. Agin Laburu eta Maialen Lujanbio arituko dira librean.

Uztailaren 26an eta abuztuaren 7an eta 29an ere izango dira saioak: horietarako txartelak eskuragai daude www.sagardoa.eus atarian, zehazki