GAUR8

Kontsumobidek aztertutako salmenta webguneen %74k ez du araudia betetzen

EAEko kontsumoko institutuak 42 salmenta webgune aztertu ditu eta ia %74an araudia betetzen ez dela aurkitu du, batez ere uko egiteko eskubidearekin lotuta. Azaldu dutenez, produktua itzulita gehienez 14 egunetan itzuli behar dute dirua baina batzuek ez dute jakinarazten.

Web batean erosketa egiten ari den pertsona bat, artxiboko irudian. (Gari GARAIALDE/FOKU)
Web batean erosketa egiten ari den pertsona bat, artxiboko irudian. (Gari GARAIALDE/FOKU)

Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko kontsumo institutuak produktu ezberdinak saltzen dituzten 42 webgune ikuskatu ditu, eta egiaztatu du horien %73,8an ez dela kontsumitzaileen eskubideak babesten dituen araudia betetzen.

Ohar baten bidez jakinarazi duenez, ez-betetze gehienak uko egiteko eskubidearen erabilerarekin lotuta daude. Hala, genien errepikatzen den akatsa da kontsumitzaileari ez zaiola jakinarazten eskubide hori erabili ondoren, gehienez 14 egun naturaleko epean itzuli behar zaiola dirua. Egoera horrekin lotutako ez-betetzeak %51,4 dira, zehaztutakoaren arabera.

Beste batzuetan, atzera egiteko inprimakia ez zen ematen, edo kontsumitzaileari ez zitzaion jakinarazten itzulketa-gastuak ordaindu behar zituela.

Produktuaren, enpresaburuaren helbidearen edo sarbideen ezaugarririk ez izatea atzemandako beste akats batzuk dira. Era berean, suntsiarazpen-prozedurei eta bermearekin lotutakoei buruzko informazioa ez ematea dira egiaztatutako beste ez-betetze batzuk.

27 zigor espediente

Kanpaina horren ostean, Kontsumobidek 27 zehapen espediente irekitzea proposatu du. Bi enpresari ohartarazi die eta ikuskapen-ekintza honi jarraipena ematea erabaki du.

Kanpaina egiten den laugarren urtea da jarraian, eta azken datu hauek «atzerapen txikia« erakusten dute 2020. urrtekoekin alderatuta, baina hobera egin dute 2019an detektatutakoarekin alderatuta.