GAUR8

Zentimo gutxiren trukean erosketa jasangarriago bat lor daitekeela erakutsi du ikerketa batek

Simulazio baten bidez egindako ikerketa batek ondorioztatu du zentimo batzuk gehiago ordainduta jasangarriagoa izan daitekeela erosketa. Kostua nabarmen aldatu gabe aukera jasangarriagoak eskaini ditu Gipuzkoan Elikaera plataformak bultzatutako azterketak.

Nutrizio estandarreko dieta bati dagozkion 10 elikagairen artean aukeratu behar izan dute parte hartzaileek.
Nutrizio estandarreko dieta bati dagozkion 10 elikagairen artean aukeratu behar izan dute parte hartzaileek. (Gorka RUBIO | FOKU)

Elikaerak, Gipuzkoako herritarren artean kontsumo ohitura arduratsua sustatzeko plataforma digitalak, asteroko erosketaren gaineko simulazioa egin du 732 lagunen parte hartze izan duen azterketa batean. Ikerketan ondorioztatu dute «erosketa saskia jasangarriagoa izatea lortu daitekeela zentimo gutxiren trukean».

Prozesu parte hartzaile baten barruan, asteroko erosketa simulatu dute parte hartzaileek, haien kontsumo-ohiturak arduratsuak diren jakiteko. «Emaitzek erakusten dutenez, 0,56 euro gehiago ordainduta, erosketa saskia jasangarriagoa izan daiteke», azaldu dute.

Kontsumitzaileen ohituren aldaketaren inguruko hainbat datu bildu ditu azterketak. Aipatu dutenez, gehienek tokiko ekonomia hobetzea aukeratu dute, baita plastikozko ontzien murrizketa ere.

Zehaztutakoaren arabera, «parte hartzaile bakoitzaren kontsumo-eredua kontuan hartuta, plataformak aukera alternatiboak eskaini dizkie tokiko ekonomian edo plastikozko ontzien murrizketan hobetzeko: soilik 0,23 euro gehiago ordainduta %27 gehiago handitu dute tokiko produktuen erosketa, eta 1,53 euroren truke %19 gehiago murriztu dute plastikozko ontzirik gabeko produktuak».

Karbono-aztarna da gutxien kezkatu duen adierazlea. Simulazioak erakutsi du, halere, 0,27 euro gutxiagoren truke karbono aztarna murrizten dutela, eta behi-haragia aukeratzen ez duten pertsonek adierazle hori ia erdira murrizten dutela.

Elikaera plataformatik argitu dute 2023ko abenduko produktuen prezioekin egin dela simulazioa, eta lagin osotik %85 emakumeak direla, 35 eta 54 urte artekoak gehienak.

Eskainitako datuen arabera, 2.464 lagunek erabili dute Elikaera aplikazioa, eta horietatik 794k (%32) ez dute inolako erosketarik egin simulazioan.

Azterketan erabilitako prozedurari dagokionez, nutrizio estandarreko dietako 10 elikagairen artean aukeratu behar izan dute erabiltzaileek, eta kategoria bereko lau produkturen artean aukeratu, emaitza desberdinak dituztenak bost jasangarritasun-adierazletan: plastikozko ontzien murrizketa, karbono-aztarna, tokiko produktua, elikagai-hondakina eta ekoizpen mota.

Naiz - hedabidea zara
Error 500

[eu] 500 errorea

Zerbitzariaren barne errorea

Zerbitzariak barne errore bat edo konfigurazio oker bat aurkitu du eta ezinezkoa izan da zure eskaera burutzea.

Mesedez, zerbitzariaren administratzailearengana jo, eta jakinarazi zer ordutan gertatu den errorea, eta errore horren eragile izan daitekeen zer egin duzun.

[es] error 500

Error interno del servidor

El servidor encontró un error interno o mala configuración y no pudo completar su solicitud.

Por favor, póngase en contacto con el administrador del servidor e infórmeles de la hora en que se produjo el error, y todo lo que pudo haber hecho que pudo haber causado el error.

[fr] erreur 500

Erreur interne du serveur

Le serveur a trouvé une erreur interne ou une mauvaise configuration et n'a pas pu compléter votre demande.

S'il vous plaît, mettez-vous en contact avec l'administrateur du serveur, et veuillez l'informer de l'heure à laquelle l'erreur s'est produite ainsi que tout ce que vous avez pu faire et qui serait susceptible de l'avoir causée

[en] error 500

Internal server error

The server encountered an internal error or misconfiguration and was unable to complete your request.

Please contact the server administrator, and inform him of the time the error occurred, and anything you might have done that may have caused the error.