GAUR8
Gaur X urte

Inkisizioak Giordano Bruno sutan erre zuen duela 425 urte

Napolesetik gertu zegoen herrixka bateko italiar astronomo, olerkari eta filosofoa zen Giordano Bruno. Eliza Katolikoak defendatzen zuen ikuspegi kosmologikoarekin bat ez zetorrelako akabatu zuten, inkisizioaren bidetik.

Giordano Bruno, gaur bezalako egun batean hil zuten duela 425 urte.
Giordano Bruno, gaur bezalako egun batean hil zuten duela 425 urte. (Wikimedia)

1600 urteko otsailaren 17an, 52 urterekin hil zen Giordano Bruno, italiar astronomo, teologo, matematekari, olerkari eta filosofoa. Gaur bezalako egun batez hil zuten, Erromatar Inkisizioak heresiaz akusatu ondoren, sutan erre zuten.

Nola herrian jaio zen, Napolesetik hogei kilometro eskasera, garai hartan Espainiar Inperioaren menpe zegoen lurraldea. Haren pentsamendu eta teoriek eredu kopernikarra hobetu zuten, bera izan baitzen eguzkia izar bat besterik ez zela defendatu zuena; eta unibertsoak animalia eta izaki adimentsuak bizi ziren mundu kopuru infinitu bat izan behar zela.

Eliza Katolikoak defendatutako ikuspegi kosmologikoarekin bat ez zetorren panteismo forma partikular bat proposatu zuen teologiaren arloan. Luigi Firpok inkisizioak Brunoren aurka jarritako karguak argitara eman zituen: fede katolikoaren kontrako iritziak izatea, eta haren kontra eta haren ministroen aurka hitz egitea; Kristoren jainkotasunaren eta gorputzaren inguruan, fede katolikoarekiko kontrako ideiak izatea; mundu anitz daudela esatea; heriotzaren ondoren izpirituaren transmigrazioa ematen dela beste gizakietan dioten teorien aldeko iritziak izatea; eta sorginkeria, beste hainbaten artean.  

Inkisiziok, hasiera batean, bere ideia antidogmatikoengatik salatu zuen. Epaiketa denbora luzez atzeratu zen, Brunoren lanak sakonki ikertzeko agindua eman zen, baina azkenean, San Pedroko plazan erre zituzten. Tarte horretan, Brunok, mundu infinituaren teoria aktiboki defendatzen jarraitu zuen, batzuetan atzera egiteko prest zegoela esanez, eta beste batzuetan bere ideiei eutsiko ziela esanez. Azkenean, Brunok, bere ideiei eutsi zien eta epaileei esaldi bat zuzendu zien, ondorenera ospetsu egin dena: «Sententzia honen berri ematerakoan zuek dar-dar gehiago egiten duzue nik jasotakoan baino».