GAUR8
Gaur X urte

Salma Solaun gimnasta gasteiztarrak 20 urte bete ditu gaur

2024ko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen gimnasta gasteiztarrak, Salma Solaunek, 20 urte bete ditu gaur. Gimnasia erritmikoan, banakako zein taldekako modalitatean, lehiatzen den kirolaria da. Munduan zehar egindako txapelketa desberdinetan brontzezko lau domina eta zilarrezko bat eskuratu ditu.

Salma Solaun.
Salma Solaun. (Wikimedia Commons)

20 urte bete ditu igande honetan Gasteizen 2005eko martxoaren 2an jaiotako Salma Solaun gimnastak. 2024an Parisen izandako Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, baina hiru urte zituenetik aritu da gimnasia erritmikoan eta gaur egun taldeka zein banakako modalitatean lehiatzen da.

Gasteizko Beti Aurrera Klubean hasi zen Solaun. 2015ean, bere lehen estreinaldian, Estatu espainoleko txapeldun izan zen, taldekako txapelduna. Hurrengo urtean 2016an, alebinetan izan zen Estatuko txapeldun absolutua.

Zinta ariketan Munduko Junior Txapelketan brontzezko domina lortu zuen banakako modalitatean, Moskun, 2019an. 2021ean, baina, lesio larria izan zuen ezkerreko belaunean eta Japonian urte horretan jokatu zen munduko txapelketara ezin izan zen joan, baina Teresa Gorospe kideak ordezkatu zuen.

Tel-Aviven, zilarrezko domina lortu zuen, Estatu espainoleko taldekako selekzioarekin senior kategorian, zinta eta pilotekin. Gainera, 2022ko Gimnasia Erritmikoko Munduko Txapelketan, Bulgariako hiriburuan, Sofian, brontzezko hiru domina lortu zituen. 2022ko Gimnasia Erritmikoko Europako Txapelketan beste zilarrezko domina bat eskuratu zuen. Gainera, Munduko Kopako hainbat domina ere irabazi ditu Salma Solaunek.