Amagoia Mujika
Gaur8ko koordinatzailea
IKUSMIRA

IDOLOAK

Norberak aukeratzen ditu bere idoloak. Begira dagoenaren begiek erabakitzen dute pertsona batean zer den nabarmentzekoa, liluragarria, apartekoa. Haurtzaroa eta nerabezaroa idoloak pizteko garaia izaten da; handitzean nolakoak izan nahiko luketen, noren antza izan nahiko luketen... Erreferenteak garrantzitsuak dira haiei begira bidea egiten dutelako atzetik datozenek. Ez badago emakume futbolaririk begien parean, lehen lerroan, zelai handietan, fokuen azpian, nola irudikatuko du neskatoak bere burua futbolari bezala? Hamarkada gehiegi itzalpean. Denbora gehiegi begiratzeko ispilurik gabe. Bidea ez da samurra izan eta fokuek ez dute oraindik merezi adina argitzen. Baina, gutxienez, haurrek eta nerabeek badute begiratzeko ispilua, badituzte neurriko idoloak eta futbolari izango direla amestu dezakete. Eta amesteko aukera bera bidean abiatzeko bultzada ederra izan daiteke. Amagoia Mujika Telleria