Jose Angel Oria
IKUSMIRA

Elurra ez da jolasteko, egungo ekialde hurbilean

Geopolitikak horrenbeste sufrimendu eragin dien Ekialde Hurbileko herriak muturreko eguraldiaren erasoaldia jasaten ari dira aurten. Unicef Nazio Batuen Haurren Laguntzarako Funtsak jakinarazi du herrialde horietako kanpalekuetan egoera negargarrian dauden milioi bat ume ingururi laguntza ematen hasia dela: berokiak, mantak, berogailuak, dirua... iheslari bihurtzera behartutako haurrentzat. Gehienak bukatu gabeko eraikinetan eta baldintza penagarriko lekuetan bizi dira, eta horrela egin behar diete aurre zero azpiko tenperaturei, elurteei eta haize zakarrari. Gainera, elurrezko panpinak egiteko aukera, mundu guztiko umeek izaten dutena, debekatu egin nahi diete ustez jakintsuak diren gizon batzuek, Jainkoaren izenean. Al Munajjid Saudi Arabiako xekeak panpinak «gaitzetsi» egin ditu (horrela diote hedabideek), «lizunkeria eta erotismoa» sustatzen dituztelako. Behin egingo elurra, eta orduan ere arazoak besterik ez dituzte ikusten batzuek. joseangel.oria@gaur8.info