15/08/2015

Bi Donostia, Kontxako barandaren begietara
Aimar Etxeberria
Pd23_ikusmira_oiratak

Donostiako Piratek Aste Nagusian egin ohi duten abordatzeak badu zerbait sinbolikotik. Erakundeetatik bultzatzen den jai eredua ezbaian jartzeaz gain, hiriari eman nahi zion kanpo proiekzioa bera ere badu jomugan. Donostia turistentzako egindako postal batez haragoko zerbait dela aldarrikatzen du; erakusleiho huts bat baino askoz gehiago, Kontxako badiaren argazki soil bat baino gehiago. Hori bera ikusgarri bilakatzen du abordatzeak, bi ereduren arteko talka ikusarazten du. Batetik, oraino diruak poztasuna ekartzen duela uste dutenen Donostia, euren yate, belaontzi, eta abarrekin. Bestetik, elkarlanaren eredu diren baltsak; eskuz egindako baltsak, kuadrilakideen artean auzolanean egindakoak, itsasoa ahalik eta gehien zaintzeko material egokienekin. Hauskorrak bezain sendoak. Bi Donostia, bi eredu, finean, Piraten abordatzeak Kontxako barandaren begietara aurrez aurre jartzen dituenak.