Euskaldunako guda: Liskar artean ateak itxi zituen ontziolaren istorioa

1984. urtea. Bilboko Euskalduna ontziolako langileek matxinadari ekin eta enpresaren itxieraren aurkako mobilizazioak hasten dituzte. Asanblada, itxialdi eta abarren bidez 2.471 langile zituen ontziolaren itxiera galaraztea dute xede; ontziolak 1988. urtean itxi zituen ateak azkenean. Itxieraren aurkako mobilizazioak egin ziren garaian langileen eta indar armatuen arteko liska ugari eman ziren. Imanol Garcia da argazkiaren egilea. “Egin” egunkarian hasi zuen bere ibilbide profesionala, baina “Anaitasuna”, “Askatasuna”, “Punto y Hora de Euskal Herria” eta “Zeruko Argia” gisako hedabideentzako ere egin zituen kolaborazioak. Euskal gatazkaren harira egin zituen argazkiek hainbat hedabide europarren arreta jaso zuten.

herria
Torturatuen senide eta lagunak: hitz gutxiko akonpainamendu handia
herria
Maitasun aitortza bat

erritarrak
«Teletetxoak», erretrobisoreak eta motxilak: torturaren itzala euskal gazterian

erritarrak
«Estatuak zuzenean egikaritu du indarkeria matxista bere funtzionarioen bidez»

erritarrak