BEÑAT GAZTELUMENDIK GIPUZKOAKO TXAPELA
Maiatzean abiatu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa eta abenduaren 19an iritsi zen azken geltokira, Illunbeko finalera. Hirugarren finala Illunbeko plazarentzat eta hirugarren finala Beñat Gaztelumendi añorgatarrarentzat. Eta, hirugarrenean, bai, txapela etxeratu zuen. Oholtzan zein oholtzatik behera hazi den bertsolaria da añorgatarra, eta ibili behar duen bidea gero eta argiago duena. Alaia Martinekin iritsi zen buruz burukora eta erremate gogoangarria eman zioten elkarlanean, belaunaldi berri baten erakusgarri. Jendetsua izan da Gipuzkoako Txapelketa eta Illunbeko finalean 7.200 bertsozale bildu ziren.
erritarrak
Gaurko egunez hil zen, duela 27 urte, Bittori Etxeberria, Alava Sareko kide izandakoa
herria
Feminista zaharrek taldea osatu dute Basaurin, zaintza eta zahartzaro eredu berriak aldarrikatzeko
herria
Borroka ez da eten, beste zaintza eta zahartzaro eredu batzuk aldarrikatzen ari dira Basauriko Marienean
herria
Musker bat olatu artean, Zarauzko plaian
herria