PERIKO SOLABARRIA, NEKAEZINA

Ekainean hil zen Periko Solabarria, 85 urte zituela. Ezker abertzaleko kide historikoa eta militante nekaezina zen eta, osasunak baimendu zion neurrian, azkenera arte kalean hainbat protestatan ibili zen. Barakaldon bizi zen eta hainbat plataformarekin gogor lan egin zuen azkenera arte.