Juantxo EGAÑA

Seeberger anaiak, argazkilari leinu bat

Séeberger Gréres. Médiathéque de l´Architecture et du Patrimoine. Ministére de la Culture-France
Séeberger Gréres. Médiathéque de l´Architecture et du Patrimoine. Ministére de la Culture-France

Seeberger anaiak –Jules (1872-1932), Louis (1874-1947) eta Henri (1876-1956)– Lyonen bizi zen bavariar jatorriko familia bateko kideak ziren. 1890. urtean, baina, Parisera joan ziren bizitzera. Argazkilari leinuko lehen belaunaldiak 1900 eta 1925 bitartean egin zituen lanik garrantzitsuenak. Hasieran postal editoreentzat hasi ziren lanean eta hiriak, herriak eta monumentuak jasotzen zituzten argazkietan. Bestelako bokazioa zuten lanak ere egin zituzten; 1910ean Parisen izandako uholdeak edota gerra itsasontzi bateko itsasgizonen bizimodua jaso zuten, esaterako, argazkietan. 1923tik1931ra bitartean Parisko dekoratuak eraiki zituzten Hollywoodeko zenbait zinema estudiorentzat. Lan hori egiteko kaleak, eraikinak, dendak, biltegiak, hotelak, garraiobideak eta beste jaso zituzten argazkietan, tartean Biarritzen, Angelun edo Baionan. Irudian Biarritzeko kasinoa ikus daiteke.