EZ DIRA ARTALDE, EZ DUTE «GORPU EDER BAT UTZI» NAHI

Ez dira ardiak. Bistan da. Ez dira, baina animalia horiek irudikatu nahi dituzte, hain zuzen, ez direla artalde gogorarazteko. Ardi itxura izan nahi dute, argi utzita ez direla merkataritza gune handiak babesleku hartzen dituzten ardiek osatutako artalde. Ardiz mozorrotu dira, baina ez dira larre berde goxoetara bezala amildegira eraman daitekeen artalde. Ardi izan nahi dute artalde ez izateko. Ez merkataritza gune, ez bazkaleku ez amildegi. Plaza, agora, nahiago dute bilgune, artalde nahi lituzketen ustezko artzainen jukutriak nabarmen uzteko, isilik nahi lituzketen ertzainen gehiegikeriak salatzeko. Hondakinen kudeaketa zeregin eta beharrizan serioa dela jakinarazteko eta, hortaz, ez duela zertan inoren negozio izan, are gutxiago herritarren osasuna arriskuan jarriko duen proiektu. Ardi itxura izan nahi dutenen aldamenean, edergailu ugari, akaso Nick Romanok (John Derek “Knock on Any Door” filmean) aldarrikatu moduan, «gorpu eder bat uzteko». Xabier Izaga Gonzalez

Azken-aurreko tragoa: Pepe, Joxe, Arantza... eta Manuela

Genozidioaren salaketak Euskal Herriko txoko guztiak bete dituen urtea

«Gauzak ondo egin nahi ditut, benetan, eta ofizio honen parte izan»

Turismoak hiria irensten duenean
