«Irun ezan eta...», Balmasedako La Encartada fabrikan

La Encartada, Balmasedan zegoen fabrika, Mexikotik itzulitako bost indianok sortu zuten 1892an. Haietatik hiru Balmasedakoak bertakoak ziren: Marcos Arena, Martin Mendia eta Juan Bautista Hernandez. Beste biak ere bizkaitar jatorrikoak ziren: Domingo Urioste eta Santos Lopez de Letona. La Encartadako produkturik garrantzitsuena txapela izan zen, baina ez bakarra. Artile birjinazko ehungaien manufaktura egiten zuten: biserak, bufandak, buru-berokiak, galtzerdiak, burusiak eta oihalak. Osperik handieneko garaian, ia 140 langile izan zituen fabrikak, gehien-gehienak emakumeak. Fabrikak langileentzako etxebizitza kolonia txiki bat eraiki zuen, Balmasedako hirigunetik kanpo zegoen eta. Koloniak eraikin bat, kapera eta eskola zituen. Museo bihurtuta, “La Encartada Fabrika-Museoa” izenez ezaguna da. Argazkia Santi Diezek egin zuen 1980an. Bertan ageri den emakumeak irute mekanikoko makina batean dihardu beharrean. Santi Diaz argazkiaren egilea “Retratos de Balmaseda” liburuagatik da ezaguna.

Azken-aurreko tragoa: Pepe, Joxe, Arantza... eta Manuela

Genozidioaren salaketak Euskal Herriko txoko guztiak bete dituen urtea

«Gauzak ondo egin nahi ditut, benetan, eta ofizio honen parte izan»

Turismoak hiria irensten duenean
