Juantxo EGAÑA

1930eko uztaileko erromeria

Kutxateka.Fotocar Funtsa.Ricardo Martin
Kutxateka.Fotocar Funtsa.Ricardo Martin

1930. urteko uztail amaieran Euskal Jaiak ospatu ziren Donostian. Igandez, uztailaren 27an, Zubietan errebote partida bat jokatu zen Gipuzkoako selekzioaren eta Ipar Euskal Herriko selekzioaren artean. Azkenean, Gipuzkoa garaile. Bazkaritan eta bazkal ostean bi selekzioetako ordezkariek nabarmendu zutenez, «Pirinioek ez ditzatela euskaldunak banatu, alderantziz, batu ditzatela herri bakarreko biztanle diren horiek, herri euskaldunekoak, alegia». Arratsaldean erromeria izan zen Lasarteko hipodromoko belazeetan, eta jendea bertara trenez, motoz, autoz eta baita kamioiz ere hurbildu zen. Lepo bete ziren hipodromoko belazeak, eta, garaiko prentsak nabarmendu zuenez, saltoak, dantzak, irrintziak eta kantuak izan ziren festa hartako protagonista. Dantzarien desfilea ere izan zen, Ansorenaren txistulari bandaren laguntzarekin. Irudian, erromeriara gerturatu ziren zenbait herritar.