Juantxo EGAÑA

1952ko egunsenti batean, kontrabandoan

Jean Velez. Velez familiaren funtsa
Jean Velez. Velez familiaren funtsa

Bigarren Mundu Gerra amaituta, Madrilgo eta Pariseko gobernuek muga ixtea erabaki zuten. Ofizialki hori horrela izanda ere, mugalarien jardunak eta ondasunen eta produktuen kontrabandoak bizirik iraun zuen mugaren alde batetik bestera. Herritarren artean «gaueko lana» esaten zitzaion. Mugimendu horren inguruan gureganaino iritsi diren irudiak birsorkuntzak izan dira. Apenas dagoen jardun horren inguruko argazkirik. Goian ageri den Jean Velezen argazkia izango da, segur aski, dagoen bakarretakoa eta gutxi batzuetan argitaratua izan dena. Argazkia egunsentian egina dago, 1952. urtean, Larhun mendiaren hegalean. Kontrabandistek mandoaren gainean daramate Saran kargatutako merkantzia.