Xabier Izaga Gonzalez
IKUSMIRA

BIDEGABEKERIAREN KONTAKIZUNA

Kazetariek inguratuta ageri diren lagunak «Altsasuko gazteen» gurasoak dira. Altsasuar gazteak asko dira, milatik gora, beharbada bi milatik gora, baina Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo ez da azalpenik behar Altsasuko gazteak nor diren argitzeko. Bidegabekeria erraldoi bezain nabarmen batek ezaugarritu ditu, 2016ko urrian amesgaizto bihurtu zitzaien bidegabekeriak, hain zuzen. Aste honetan Espainiako Auzitegi Nazionaleko Apelazio Aretoak auziaren zentzugabekeriaren azken atala erakutsi du, besteak beste, Fiskaltzaren ahotik, Estatuarenetik, alegia, neurrigabekeria neurrigabeago egin nahian. Frogarik ezean, fiskalaren kontakizunak defentsaren frogek eta lekukotzek baino balio handiagoa du, eraikin horretan behinik behin. Izan ere, Kontakizunaren testuinguruko kontakizunek Injustiziaren testuinguruko injustiziak eragiten ditu, Europako lurralde honetan behinik behin. Xabier Izaga Gonzalez