Amagoia Mujika Telleria
IKUSMIRA

DENA KONTATZEN DUTEN IRUDIAK

Badira azalpenik behar ez duten argazkiak. Bere horretan, dena kontatzen dutenak. Zelebrea ere bada, beraz, alboko argazkien gainean hitzok paratzea. Guztiz soberakoa. Duela egun gutxi, Nafarroako Behereko Irisarriko trinketean jasotakoak dira bi uneak. Iparraldeko bigarren mailako trinketeko finalean. Beste edonon ere izan zitekeen. Kirolak sortzen duen zirrara kolektibo bihurtzen den une berezi horiek suma daitezke irudiotan. Eta erraz asma daiteke gustuko pilotariak tantoa galdu edo irabazi duen. Amagoia Mujika Telleria