Juantxo EGAÑA

Sofia Loren eta Richard Burton, Zinemaldian

1974ko irailaren 14tik 25era bitartean egin zen Zinemaldiaren 22. edizioa. Inaugurazio galan Italiako neorrealismoaren ordezkari aipagarrienetako baten film bat eman zuten, Vittorio de Sica zuzendariarena, hain zuzen. “Il Viaggio” zen film hori eta bertako protagonistak Richard Burton eta Sofia Loren ziren, Carlo Ponti ekoizle eta Sofia Lorenen senarrak lagunduta joan zirenak galara. Garaiko hedabideek bai Hondarribiko aireportura bai Gipuzkoako hiriburuko Maria Cristina hotelera iristean izan zuten harreraren berri eman zuten. Artikulua ilustratzen duen irudiak bi aktoreak, Richard Burton eta Sofia Loren, irailaren 14an Victoria Eugenia antzokian egindako emanaldira heldu ziren unea jaso zuen. Argazkia Jaime Basterretche argazkilari ziburutarrak egin zuen. Basterretchek “Sud Ouest” eta “La Voz de España” kazetentzat, Europa Press agentziarentzat eta “Unidad” arratsaldeko egunkariarentzat lan egin zuen, besteak beste.