Jose Angel Oria
IKUSMIRA

HONG KONG, KORONABIRUSA ETA TXINA

Hong Kongeko agintariek Txinatik datozen bisitariei ateak ixtea erabaki dute aste honetan, koronabirusaren hedapenaren eraginez. Kolonia izandakoaren eta Wuhanen arteko aldea ikaragarria dela baieztatu dute gaixotasunaren inguruko erreakzioek: koronabirusa sortu omen zen hiriko herritarrak agintariek esandakoa betetzen saiatzen diren bitartean, hongkongdarrek su eman diote kutsatuak koarentenan jartzeko prestatzen ari ziren eraikinari. Pekinek aditzera eman du Fanlingen beren haserrea azaldu zutenak ez zirela bere aurkako manifestariak, inguruan bizi diren herritarrak baizik. Txinako Gobernuaren propaganda ariketa erraldoi baten itxura duen operazioak ikusgarritasun apur bat galdu egin du: milaka mediku bidali dituzte Wuhanera, baina horientzako babes jantzi berezirik ez dute, esaterako. Mendebaldeko agintariek, berriz, Osasunaren Munduko Erakundeari kasurik ez egitea erabaki dute, eta beren herritarrak ekarri. Gaixotasuna gehiago zabaldu dadin? joseangel.oria@gaur8.info