Empar Pineda Managuan, iraultza ospatzen


1979ko uztailaren 19an Managuara sartu eta Somoza garaitu zuten sandinistek. Urte horretako abuztuan, Nikaraguako FSLN Nazio Askapenerako Fronte Sandinistari laguntzeko nazioarteko kongresu bat egin zen Venezuelan, Caracas hiriburuan zehazki. Biltzar hartan Empar Pineda izan zen, Bartzelonan bizi zen militante feminista hernaniarra. Besteak beste, Txileko emakumezko buruzagi politiko batekin elkartu zen biltzarrean eta Costa Ricara joan ziren biak. Bertan Tomas Borge FSLNren sortzaileetakoa ezagutu zuten eta harekin, hegazkin txiki batean, Managuara joan ziren. Bertan, FSLNko komandante guztiak ezagutu zituzten, eta, abuztuaren 3an, iraultzaren garaipena ospatzeko egin zuten manifestazio batean, lagun zuen militante txiletarrak, «Raquel» gerra-izena zuenak, argazki hau egin zion.

Azken-aurreko tragoa: Pepe, Joxe, Arantza... eta Manuela

Genozidioaren salaketak Euskal Herriko txoko guztiak bete dituen urtea

«Gauzak ondo egin nahi ditut, benetan, eta ofizio honen parte izan»

Turismoak hiria irensten duenean
