BAZTER MIRESGARRIAK ETA MISERIAK

Zumarraga eta haren ingurua lainopean. JosAnton Artzeren zorioneko poema dakar gogora goiko argazki horrek: «Maite ditut maite gure bazterrak, lanbroak izkutatzen dizkitanean…». Gure baitan pizten diren bazter miresgarriak irudikatzeko, berriz, aproposagoa dirudi behekoak. Jendarte oparoaren itxurakeria ikaragarriaren baitan pizten diren bazter miresgarriak. Baztertu miresgarriak. Jendarteak ahanzturara jaurtitakoez arduratzen diren baztertu miresgarriak. Pandemiaren lainoak ez du dena estaltzen; aitzitik, ezkutuko hainbat bazter miresgarri ikusarazi dizkio ikusi nahi duenari. Horiek eta beste asko. Baita distira ematen zuenaren herdoila ere, ahaztu eta baztertzen dutenena, lainoa ere saldu nahi luketenena. Hainbat bazter miresgarri eta hainbat miseria. Xabier Izaga gonzalez

Azken-aurreko tragoa: Pepe, Joxe, Arantza... eta Manuela

Genozidioaren salaketak Euskal Herriko txoko guztiak bete dituen urtea

«Gauzak ondo egin nahi ditut, benetan, eta ofizio honen parte izan»

Turismoak hiria irensten duenean
