Artaxoako jostunak, duela mende bat

Alberto Oficialdegui apaiz artaxoarrak (1872-1941) XX. mendearen lehen herenean egin zuen argazki hau. Bertan, jostun talde bat ageri da Artaxoako etxe bateko patioan argazkirako posatzen, neurriak hartzen edo aldizkari bat irakurtzen, egileak ondo aztertutako jarrerak hartuta. Era berean, erabiltzen zituzten tresnak ondoan ageri dira: guraizeak, orratzak, hariak, metroa eta jatorri estatubatuarreko Singer josteko makina bat. Alberto Oficialdeguiren irudiak hainbat euskal herritakoak dira, besteak beste, Artaxoa, Ibero, Untzue, Etxauri, Donostia eta Biarrizkoak. Elizgizon gisa, Ostitz, Arzotz, Biguria, Untzue eta Iberon bizi izan zen, azken herri horretan 1920tik 1941ean hil zen arte. Haren argazki ondarea, Nafarroako Artxibo Nagusian utzia, 109 plaka negatiboz eta 11 positiboz osatuta dago.
Maitasun aitortza bat

«Teletetxoak», erretrobisoreak eta motxilak: torturaren itzala euskal gazterian

«Estatuak zuzenean egikaritu du indarkeria matxista bere funtzionarioen bidez»

Zikin, zaratatsu eta euskarazko hitzaren jabe
