Juantxo EGAÑA

HORACIO ECHEVARRIETA BILBOTARRA, RIFEKO GERRAKO NEGOZIATZAILE

1921ean, Abd el-Krimek gidatutako Rifeko tribuak Penintsulako tropen aurka altxatu ziren Marokoko espainiar protektoratuan. Riftarrek lurraldeen parte bat birkonkistatu zuten eta, hartara, espainiar armadak Annual eta Monte Arruit plazak galdu zituen. Urte horretako uztaila eta abuztua bitartean, Juan Picasso dibisio jeneralak 1922an egindako txosten baten arabera, 11.000 soldadu espainiar inguru hil ziren eta beste ehunka preso hartu zituzten. Aldizkari ilustratuek zentzurik gabeko gerra baten argazki ugari zabaldu zituzten. Militar eta agintari espainiarrek, gero kolpistak izan zirenek, ehunka euskal gazte indarrez eraman zituzten beren etxe eta familietatik urrun hiltzera. Horacio Echevarrieta, Bilboko enpresaburua, aitzindaria izan zen Iberia eta Cementos Portland enpresen sorreran eta Niagarako ur-jauzietako transbordadorearen eraikuntzan, besteak beste, edo “El Liberal" eta "Unión Radio" komunikabideetan. 1923ko urtarrilean, presoak askatzeko Abd el-Krim buruzagi riftarrarekin izandako negoziazioen arduraduna izan zen. Riftarrek lau milioi pezeta jaso zituzten 357 preso askatzeagatik, eta beste 270.000 pezeta beste gauza batzuengatik. Irudian, Horacio Echevarrieta Abd el-Krimekin, Rifen.