Dabid Lazkanoiturburu
Nazioartean espezializatutako erredaktorea / Redactor especializado en internacional
IKUSMIRA

Aurpegi ilunak akordio pozgarria aurkeztean

(NOURNEWS AGENCY | AFP)

Ez dute, ez, poz-aurpegirik. Ezkerrekoa Musaad bin Mohammed al-Aiban printze saudiarra da; eskuinekoa, Ali Shamkhani irandarra. Biak Saudi Arabiako eta Irango segurtasun nazionalen kontseiluetako aholkulari nagusiak dira. Erdian, eta bitartekari eta anfitrioi lanetan, Wang Yi Txinako Alderdi Komunistako nazioarteko arduraduna; beraz, hierarkian, Txinako Kanpo Arazoetarako ministroaren gainetik dagoena, goi-goian, eta bakarrik Xi Jinpine agintari gorenaren azpitik. Wangek Iranen eta Saudi Arabiaren arteko harremanak berreskuratzeko akordioa aurkeztu zuen joan den astean. Alde batera eta bestera daudenak ez daude alai, akordioak 45 urteko tirabirak eta liskarrak amaitutzat jotzen dituen arren. Eta hori, aurpegi iluna, seinale ona da. Bi aldeei adostea asko kostatu zaien seinale. Akordio garrantzitsuenak izerdi-patsetan sinatzen dira, ez barrez. Barrez ari dena, hori bai, Txina da. Ameriketako Estatu Batuei gol ederra.