MEXIKO HIRIA HONDORATZEN ARI DA

Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoko geologoek ohartarazi dutenez, Mexiko Hiria 10-30 zentimetro hondoratzen ari da urtean, batez beste, eta beraz, bizitzeko egokiak izango ez diren eremuak izango ditu eta hamar urte baino gutxiagoan desplazamendu behartuak egin beharko ditu uholdeen eta ur faltaren ondorioz. Populazio dentsitatearen, lurpeko putzuetatik ura modu irrazionalean ateratzearen eta eraikuntzen pisuaren eraginez, lurzoru buztintsu eta bolkanikoaren trinkotze-ahalmena mugara iritsi da eta lurra pixkanaka hondoratzen ari da. «Itzulerarik gabeko puntua da», adierazi du Wendy Morales geologoak. Angel de la Independencia monumentuaren adibidea aipatu dute geologoek: «Urte batzuetan behin maila bat gehitu behar diote, eusten dion lur eremua jaisten ari delako. Gobernuek eta herritarrek neurriak hartu beharko dituzte egoerara moldatzeko eta uholdeen kalteak gutxitzeko». Irudian, ekainaren 2an Mexiko Hirian izandako uholdeak.


