
Emakumeen Birako hirugarren etapari egin dio aurre gaur pelotoiak, erlojuaren aurka. Ibilbidea Urduñan prestatu dute antolatzaileek, 13,4 kilometrotakoa, hain zuzen. Aurten, atzeko edizioetan ez bezala, froga bakarra egin da larunbatez.
Linda Villumsen izan da azkarrena gaurko proban, 18:21ko denborarekin. Bigarren postuan sailkatu da Judith Arndt taldekidea eta Emakumeen Bira irabazteko faboritoetako bat. Arndt-ek hiru segundu gehiago behar izan ditu ibilbidea osatzeko.
Emma Pooley, sailkapen nagusiko liderra, laugarren postuan sailkatu da hamar segundutara.
Emaitza horrekin, Arndt-ek segundu bakarrera murriztu du Pooley-k sailkapen nagusian duen aldea.
Atzokoan, Polley txirrindulari britainiarra faboritoen taldea baino lehentseago iritsi zen Lekeitioko helmugara eta garaipena eskuratu zuen, etapa eder baten ondoren.
Annemiek Van Vleuten izan zen bigarren, eta hirugarren Trixi Worrack.

EH Bildu reclama una mesa para buscar consenso sobre KAS e Insausti pide «dejar el buenismo»

Fallece otro preso de la cárcel Zaballa, un hombre de 60 años gravemente enfermo

El Ayuntamiento de Donostia prohíbe las cenas solidarias en la calle para personas sin hogar

«Ohorea izan da Zarauzko alkatea izatea; plazera ez beti, gogorra ere izan delako»


