
Okzitaniako Albi hirian jazotako Ugaitz Errazkin hernaniarraren eta Jose Javier Oses burlatarraren atxiloketak salatu dituzte gaur Gernikako Akordioaren sinatzaileek.
Ohar baten bitartez, atxiloketak Euskal Herrian abiatutako prozesuaren kontrako «eraso larria» direla adierazi dute, «are gehiago ETAk bere jarduera armatuaren behin betiko amaiera iragarri zuenetik eta elkarrizketarako borondatea erakutsi duenean».
Euskal Heriko eragile sozial, sindikal eta politikoek zein nazioartetik «mezu argia» bidaltzen ari direla azpimarratu dute, hain zuzen, Estatu espainol eta frantsesari dei egin diete «blokeo estrategia baztertu» eta konponbide demokratikoaren aldeko urratsak egiteko.
Zentzu horretan, estatuak blokeo jarrera horretan «gotortu» ezin direla esan dute, argudiatuta «iraganeko errezetek» balio ez dutela «Euskal Herrian ireki den prozesuan dagokien erantzukizunaz jokatzeko».
Azkenik, argi utzi nahi izan dute «egunetik egunera konponbide demokratikoaren alde lana egiteko ditugun arrazoiak gehiago» direla, eta horren aldeko erabakitasuna «handitzen» ari dela.
«Badakigu Euskal Herriko jendarteak gurekin bat egiten duela konponbidearen aldeko erabakitasunean, badakigu ere nazioartean gero eta ahots gehiago altxatzen ari direla konponbide demokratikoaren alde. Berandu baina goizago mugiaraziko ditugu, konponbidea irabaziko dugu», azaldu dute.

Evacuados los pasajeros del Metro en Leioa tras explotar la batería de un móvil

Pello Reparaz y Amaia Romero, juntos como ‘dantzaris’ en el último mural de LKN en Madrid

«Las pantallas están agravando las enfermedades mentales y haciéndolas más comunes»

Buscan en el río Bidasoa a un hombre de Irun de 32 años tras una persecución de la Ertzaintza


