Azken egunotan, eguneko ihesaldian sartzen diren txirrindularien artean lehiatu dituzte etapa garaipenak. Ihesaldiak egunero antolatzen dira, eta Frantziako Tourrean ihesaldiko taldetxoan sartzea ez da batere erraza inoiz, baina ihesaldiak eta ihesaldiak daude. Inori meriturik kendu gabe, argi dago lehen astean antolatzen diren ihesaldiak eta azken egunotako hauek ez direla berdinak.
Lehen astean, esprinterren taldeak eta liderrarenak bat eginda kontrolatzen dituzte ihesaldiak, eta helmugara iristeko aukerak oso txikiak direla jakinda, oso gutxi dira lehia horretan sartzen direnak. Normalean, «km 0» pasatu bezain laster erasora jotzen dute telebista minutuak bilatzen dituzten gizonek, eta taldetxoa oso arriskutsua ez baldin bada, tropelak baimendu egiten du hauen ibilia azken kilometroak bitartean.
Bigarren aste honetako ihesaldiak, ordea, oso zailak dira kontrolatzen. Batetik, txirrindulari indartsuak sartzen direlako lehia horretan; eta bestetik, ibilbideak ere zaildu egiten duelako kontrol lan hori. Txirrindulari guztiek dakite etapa hauetan ihesaldian sartzeak etapa lehiatzea esan nahi duela, eta sailkapen nagusian aurrean daudenak kenduta, beste guztiek nahi izaten dute. Ihesaldiak... eta ihesaldiak.

EH Bildu refuerza su acción política con la aportación de David Fernàndez

EGI disfraza a Otegi y Aizpurua de guardias civiles y le responden con su denuncia de torturas

GARA eta Gu ere bai batu egin dira, Euskal Herriko selekzioen aldarria kalera ateratzeko xedez

Tres personas fallecidas en un accidente laboral en una instalación ganadera de Pitillas
