
Larunbatean O Groven erakutsi zuen bezala, gero eta indartsuago dagoela agerian utzi du Urdaibaik Galiziako uretan. Denboraldiko lehen garaipena lortu du Moañan eta gorantz doazela erakutsi dute San Miguel Ligako sailkapenean hirugarren tokian kokatu direlarik.
Asteburuko estropadetatik garaile atera den beste taldea Hondarribia izan da. O Groven sailkapeneko lehen postua galdu ondoren, Moañan lortutako bigarren tokiak lidertza berreskuratzeko balio izan dio.
Kaikuk, bestalde, ezin izan du larunbateko maila errepikatu eta seigarren tokian bukatu du estropada.
Beraz, Hondarribiak jarraitzen du lidertzan 65 punturekin eta Kaiku bigarrren tokian geratu da 62 punturekin.
Hirrugarren tokian Urdaibai kokatu da 56 punturekin eta Tiranek ohorezko tandan sartzea lortu du 52 punturekin.

El relevo de Xabier Lapitz por Miriam Duque en ‘En Jake’ genera controversia en redes

El revuelo en la diócesis de Donostia por el veto a las cenas solidarias llega a Insausti

Duelo por el niño vizcaino fallecido tras ser atropellado por un tractor en Burgos

Sabino Ormazabal, Euskal Herria maite zuen bakezale amorratua, zendu da

