Zerua izarrez beteta dago, lainorik ezean argi ikusi ohi dira... eta Sky (zerua ingelesez) halaxe ikusi dugu uztail honetan. Talde honetako kideak, banan-banan aztertzen baldin baditugu, bakoitzak argi propioz dirdira egin dezakeela konturatuko gara; guztiak batuz gero, ez dute konstelazio makala osatzen!
Tour honetan, behin eta berriro erakutsi digute gainerakoak baino maila bat gorago zeudela eta edozein ibilbidetan eskaini dizkigute balentria ikusgarriak: esprint lauetan Cavendishek ortzadarra erakutsi du behin baino gehiagotan, aldapatxo laburretako heldueretan Boasson Haggenek hartu izan dio txanda, malda luzeetan azken selekzioa osatzen zenean, gehiengoa izan dira egunero lider biak bukaerara arte mantenduz eta erlojuz kontra... izar horiek igorritako argiaren abiaduran ibili dira. Eguna joan eta eguna etorri, tropelburua gidatzen hartutako lanak ahaztu gabe.
Aurtengo Tourrean nagusi izan dira eta, gustatu ala ez, onartu beharra dugu. Beraien ideia berritzaile eta «frikikeriekin» hasi zirenean, hodei batean zeudela zirudien eta betiko txirrindularitzan aritzeko «pijada» lar ote zebiltzan ere pentsatu genuen. Baina denborak erakutsi digu, hodei horretatik zeru osoa konkistatu dutela eta beraien izarrak helburua bete duela.
Gureek ere dir-dir egin dute Tour honetan eta herren utzi ditugun taldekideek zein Haimarrek benetan lan paregabea egin dute. Beraz, zorionik beroenak eta besarkada handi bana! Etxera bueltatzeko irrikan egongo zarete eta etxean gaudenok ere zuen etorrera gogoz hartuko dugunez... goza ezazue Pariseko ibiliaz eta laster arte!
Zutabetxo honekin bukatutzat ematen ditut Tour honetako nire lanak. Ez ditut nahi nituen guztiak bete ahal izan, baina gustura egin ditut. Vueltan izango naizen argitzear dut oraindik, baina hala bada, bide bazterretan zuen berotasuna jaso eta zutabetxo honetan elkarrekin partekatzeko esperantzan agurtzen natzaizue.
Zerua izarrez beteta dago, lainorik ezean argi ikusi ohi dira... eta Sky (zerua ingelesez) halaxe ikusi dugu uztail honetan. Talde honetako kideak, banan-banan aztertzen baldin baditugu, bakoitzak argi propioz dirdira egin dezakeela konturatuko gara; guztiak batuz gero, ez dute konstelazio makala osatzen!

EGI disfraza a Otegi y Aizpurua de guardias civiles y le responden con su denuncia de torturas

GARA eta Gu ere bai batu egin dira, Euskal Herriko selekzioen aldarria kalera ateratzeko xedez

Tres personas fallecidas en un accidente laboral en una instalación ganadera de Pitillas

La familia de Ander Sáenz acusa al PNV de maniobrar para no actuar contra los policías
